Nola desinstalatu aplikazioa
Aplikazioa kentzea oso erraza da, beste edozein Android aplikazio desinstalatzea bezala. Luze sakatu ikonoa eta aukeratu «Desinstalatu». Erraz-erraza!
Desinstalatu
Aplikazioa beste edozein Android aplikazio bezala desinstala dezakezu. Luze sakatu ikonoa eta hautatu Desinstalatu.
Zergatik ezin dut aplikazioa desinstalatu?
Gailuan erabiltzaile-kontu bat baino gehiago dagoenean eta erabiltzaile batek aplikazioa instalatzen duenean, erabiltzaile guztientzat instalatzen da. Batzuetan zure erabiltzailetik desinstalatu edo berriro instalatu ezin baduzu ere, beste erabiltzaile batean instalatuta jarraitzen du.
Arazo hau konpontzeko, bi bide daude. Zuretzat egokiena dena proba dezakezu:
- Hasi saioa erabiltzaile horren ingurunean eta desinstalatu aplikazioa.
- Desinstalatu erabiltzaile guztientzat (administratzaile-erabiltzailea izan behar duzu). Joan Ezarpenak > Aplikazioak atalera, bilatu aplikazioa eta ireki haren informazioa. Ondoren, ireki menu gehigarria (3 puntu bertikal) eta aukeratu Desinstalatu erabiltzaile guztientzat.